cabecera generica

Produktu aukera

Txirbil harroketaren bidez, era guztietako piezak fabrikatzen ditugu, 3mm-tik 50mm-rainoko diametroekin barra zilindrikotik abiatuz, hexagonalak edo profil bereziekin.

Biribilkitik abiatuz, 0,5mm-tik 5mm-rainoko diametrodun piezak fabrikatzen ditugu. Mekanizatzen dugun gehienezko luzera 400mm ingurukoa da, hainbat materialetan.

Gainera, mekanizazio zentroen sailean pieza solteak fabrikatzen ditugu, 400x400mm-rainoko kapazitatearekin.

 

img gama de producto1img gama de producto2

 

IT6 perdoiak lortzeko gai gara.

Bezeroek gero eta mekanizazio-gaitasun malguagoak eskatzen dizkigutela kontuan hartuta, gure fabrikazio multzoak 100 eta milioika unitate artean dabiltza.

Mekanizazioaz gain, eta bezeroen zehaztapenei jarraituz, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: tratamendu termikoak (Tenplaketa, , Iraoketa, Karbonitruraketa, Ilunketa, Sur-sulf, etab.), gainazalen tratamendua (Nikeleztaketa, Zinkeztaketa, Kromoztaketa,  Deshidrogenatzea, Anodizatzea,…,) eta mihiztadura txikiak, besteak beste. Horiek guztiak, gure hornitzaile homologatuek egiten dituzte.

 

img gama de producto3img gama de producto4