cabecera generica

Historia

Decoletaje y Fijación S.L. 1986an Basaurin (Bizkaia) ekindako lanaren eta ilusioaren emaitza da. Mekanizazio-tailertxoa eratu zenean, 240 m2-ko lokala eta 5 pertsonako giza kapitala izanda ekin zion lanari.

DyF azpikontratazio sektoreko enpresa laguntzailea da,  pieza dekoletatuak fabrikatzen eta mekanizazio seriatuan diharduena.

Denboraren poderioz, bezeroen konfiantza gureganatu dugu eta horiekin batera hazi gara, gero eta giza talde handiagoa eta ekoizteko baliabide gehiago izaten.

 

img historia DYF

 

2000n, Arrigorriagan kokatutako instalazioetara mugitu ginen, 2500 m2-ko azalera izanda. 2007an 5000 m2 bilakatu ziren.

Pixkanaka, gero eta ekoizpen-ahalmen handiagoa lortu dugu, horrela, bezeroei zerbitzu ugari ematen diegu. Bilakaera horri esker, era askotako ekoizpenak lor ditzakegu, kopuruari, zailtasun-mailari nahiz kontzeptuzko izaerari dagokienez.

IKUSI KRONOLOGIA 

  • 1986. urtea

    Decoletaje y Fijación S.L. Basaurin (Bizkaia) eratu zen, 240 m2-ko lokal batean.

  • 1986. urtea

    Lehenengo Buru Finko Olio-pneumatikodun Tornuaren eskuratzea (DANOBAT)

  • 1986. urtea

    Lehenengo Buru Finkodun Espeka-tornuaren eskuratzea(MUPEN)

    Lehenengo Buru Finkodun Espeka-Tornuaren eskuratzea (UNAMUNO)

  • 1988. urtea

    Lehenengo Buru Mugikordun Espeka-Tornuaren eskuratzea (TORNOS R10)

  • 1990. urtea

    Lehenengo dekoletajerako konfiguraziodun CNC Tornuaren eskuratzea (MIYANO BNC)

  • 1991. urtea

    Lehenengo ESCOMATIC makinaren eskuratzea

  • 1995-97.urtea

    Konpainiaren etengabeko hedatzea (Basauri: 900 m2)

  • 1996. urtea

    Lehenengo Mekanizazio Zentroaren eskuratzea (CINCINATI)

  • 1997. urtea

    Lehenengo 5 ardazdun Torneaketa-Zentroaren eskuratzea (MIYANO BNE)

  • 1998. urtea

    Prozesuaren Kontrol Estatistikoaren (SPC ) ezarpena

  • 1999. urtea

    Lehenengo Buru Mugikorreko Torneaketa-Zentroaren eskuratzea (GILDEMEISTER DMG)

  • 2000. urtea

    Arrigorriagan kokatutako 2500 m2-ko azalerako instalazioetara lekualdaketa.

  • 2002. urtea

    CAD 3D AUTODESK INVENTOR softwarearen eskuratzea

  • 2007. urtea

    Erremintak Zorrozteko Makina Unibertsalaren eskuratzea (Michael Deckel)

  • 2007. urtea

    Konpainiaren hedatzea (5.000m2)

  • 2008. urtea

    Ekoizpen plangintza hobetzeko proiektua, “Asenta Management Consultants” aholkularitza-enpresaren laguntzarekin

  • 2009. urtea

    Buru Mugikordun lehenengo Torneaketa-Zentroaren eskuratzea (CITIZEN M32)

  • 2010. urtea

    Biraketa-piezetarako makina optikoaren eskuratzea: TESASCAN

  • 2011. urtea

    ISO 9.001:2008 arauaren araberako ziurtapena, TÜV Rheinland Iberica-k emana

  • 2013. urtea

    Mekanizazioko zelula robotizatuaren eskuratzea

  • 2013. urtea

    Koordenatuen bidez neurtzeko makinaren eskuratzea (Haztatze/Optika): Zeiss

  • 2014. urtea

    Enpresa-baliabideen plangintza egiteko softwarearen eskuratzea (ERP)

  • 2014. urtea

    Fabrikaziorako ordenagailuz lagundutako softwarearen (CAM) eskuratzea

  • 2015. urtea

    % 100 ikuskapena egiteko ikuspen artifizialeko lehenengo makinaren eskuratzea.