cabecera generica

Pertsonak

DyF enpresaren arrakasta honetan datza: tailerreko langile guztiak nahiz goi-arduradun guztiak arretaz hautatu eta prestatuak izan dira, nor bere arloan onena izan dadin. Izan ere, haien trebetasunak, gaitasun teknikoak eta motibazioak elkartuta fabrikatzen ditugun pieza guztien kalitate eta fidagarritasun aparta eragiten dituzte.

Erakundean pertsona bikainak eduki nahi ditugu.Gure helburua, enpresa gisa, langileei euren ahalmena garatzeko eta lan arrakastatsua lortzeko behar izango dituzten tresnak ematea da.

Gure langileek, euren trebetasunak lankidetzako eta talde-laneko giroan garatzen dituzte.

Gure kulturak, enpresa bezala, langileei donariak ez ezik, etengabeko prestakuntza eta euren karrera plangintza egiteko aukera ematen dizkie. Horren truke, ekimena, motibazioa, etengabe hobetzeko eta bezeroen gogobetetasun osoko konpromisoa espero ditugu haiengandik, baita rol eta erantzunkizun desberdinak hartzeko gogoa ere.

 

img personas

 

Banakako sormena eta talde-lana lortzeko, elkarrenganako errespetuaz eta langileen arteko konfiantzaz beteriko giroa sustatzen dugu.

DyF enpresako langileak gure aktibo nagusia direnez, horien behar eta nahi pertsonal eta familiarrak aintzat hartuta, egunero nork bere gaitasunak erabiltzen eta gure negozioaren etekina indartu eta handitzen ahaleginak egin ditzala espero dugu. Horixe da, hain zuen, datozen belaunaldiei utzi nahi diegun filosofia.

"Pertsonak dira bizitza merezigarri egiten dutenak, enpresa bikainak eta kaskarrak bereizten dituztenak”.