cabecera generica

Pribatutasun politika

LEGE OHARRA:

0. XEDEA ETA ONARPENA

Lege-ohar honek  www.dyfsl.com webgunearen (aurrerantzean, WEBA) erabilera arautzen du. DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L. (aurrerantzean, WEBaren JABEA) da webgune horren jabea.
WEBaren JABEAren webgunean nabigatzeak horren erabiltzaile bihurtzen zaitu, eta Lege-oharrean  aldaketak izan ditzaketen eta jasota dauden xedapen guztiak osorik eta erreserbarik gabe onartzea dakar.

Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabiliko du, legeen, on-ustearen, ordena publikoaren, trafiko erabileraren eta Lege-oharraren arabera.
Betebehar hori ez betetzeak eragin dezakeen kalte ororen erantzulea Erabiltzailea izango da, WEBaren  JABEAren  aurrean edo hirugarrenen aurrean.

1. IDENTIFIKAZIOA ETA JAKINARAZPENAK

WEBaren  JABEAk, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen duenari jarraiki, hauxe jakinarazten dizu:

Sozietatearen izena hau da: DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L.

Bere IFK hauxe da: B48193403

Bere egoitza soziala hauxe da: Txako Industrialdea 17, U Pabilioia - 48480 Arrigorriaga (Bizkaia)

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago. 1759 Liburukia, 1262 Liburua, 2. Atala, 109. Folioa, 11469. Orria

Gurekin harremanetan jartzeko,  aukera hauek  jarri ditugu zure eskura:

Tel.: 944492358

Helbide elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Erabiltzaileen eta WEBaren JABEAren arteko abisu eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat hartuko dira, ondore guztietarako, postaz edo lehenago adierazitako beste edozein moduz egiten badira.

2. WEBGUNEAN SARTU ETA HORI ERABILTZEKO BALDINTZAK

Webgunean eta horren zerbitzuetan askatasunez eta doan sar daiteke;  dena den, webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuen erabilera aurrez dagokion inprimakia betetzearen baldintzapean jartzen du WEBaren  JABEAk.

Erabiltzaileak, WEBaren JABEAri jakinarazi dizkion datu guztiak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen du; erabiltzailea izango da, beraz, gezurrezko adierazpenen edo adierazpen okerren erantzule bakarra.

Erabiltzaileak berariaz hitzematen du WEBaren JABEAren edukiak eta zerbitzuak egoki erabiliko dituela eta ez dituela helburu hauetarako erabiliko:

a) Delituzko edukiak, indarkeriazkoak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edo,oro har, legez kanpokoak edo ordena publikoaren aurkakoak zabaltzea.  

b) Sarean birus informatikoak sartzea edo WEBaren JABEAren edo hirugarrenen agiri elektronikoen datuak edo sistema fisikoak eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo horietan akatsak edo kalteak eragitea; baita baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bidez, beste erabiltzaileei webgunean eta horren zerbitzuetan sartzea eragoztea, non WEBaren JABEAk bere zerbitzuak ematen dituen.

c) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan edo WEBAREN JABEAren edo hirugarrenen sistema informatikoen arlo murriztuetan sartzen saiatzea eta, hala balegokio, informazioa ateratzea.

d) Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea, eta WEBAREN JABEAren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna haustea.

e) Beste erabiltzaile baten identitatea, herri-administrazioena edo hirugarren batena ordezkatzea.

f) Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, jendearen eskura jartzea edota jendaurrean azaltzea, edota aldatzea, baldin eta dagozkion eskubideen titularrak baimena ematen ez badu edota jarduera legez baimenduta ez badago.

g) Datuak publizitate-xedearekin biltzea, eta edonolako publizitatea eta jakinarazpenak salmenta- edo merkataritza-xedeekin bidaltzea,  aurretiko eskabiderik edo baimenik gabe.

Webgunearen eduki guztiak, hala nola, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia edo softwarea, baita horren diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak ere, WEBaren JABEArenak dira, eta erabiltzaileari ez zaio horiek ustiatzeko eskubiderik uzten, webgunea behar bezala erabiltzeko beharrezkoa dena baino.

Azken batez, webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek edukiak bistara ditzakete eta, hala balegokio, kopia pribatu baimenduak egin, baldin eta kopiatzen diren elementuak gero hirugarrenei lagatzen ez bazaizkie, sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen ez badira edo ezein ustiapenen xede ez badira.  

Era berean, webgunean agertzen diren marka, merkataritza-izen edo  ikur bereizgarri guztiak, WEBaren JABEArenak dira,  eta horrek ez du esan nahi hori erabiltzeak edo eskuratzeak erabiltzaileari horien gaineko eskubiderik ematen dionik.

Debekatuta dago edukiak banatu, aldatu, laga edo jendaurrean jakinaraztea, baita ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein ekintza egitea ere.  
Hiperesteka bat ezartzeak ez dakar, inolaz ere, WEBaren  JABEAren eta esteka hori ezartzen den webgunearen jabearen arteko loturarik, eta ez du esan nahi  WEBaren  JABEAk haren edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik.

Hiperestekaren bat ezarri nahi dutenek, WEBaren JABEAri idatzizko baimena eskatu beharko diote aldez aurretik.  
Nolanahi ere, hiperestekak gure webguneko etxeko orrialdean bakarrik sartzen utziko du;  halaber, ez du gezurrezko adierazpen  edo argibiderik edo adierazpen edo argibide oker edo akastunik egingo WEBaren JABEAren gainean, ezta legez kontrako eta ohitura eta ordena publikoaren kontrako edukirik jasoko ere.

WEBaren JABEA ez da erabiltzaileek webgunean eskura jarri diren materialen erabileren erantzule egingo, ezta horien gainean egiten dituzten jarduerena ere.

 3. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

Webgune honen edukia orokorra da, eta xede informatzailea besterik ez du; ez da bermatzen webguneko eduki guztiak osorik eskura daitezkeenik, ezta horiek guztiak zehatzak eta zuzenak direnik edo indarrean edo eguneratuta daudenik, ezta berariazko helburu batentzat egokiak edo baliagarriak direnik ere.  

WEBaren JABEAk, ordenamendu juridikoak baimentzen duenera arte, , jarraian adieraziko diren ekintzen ondorio diren kalterengatiko ezein erantzukizun baztertzen du:

a) Webgunean sartu ezina, edo edukien egiazkotasunik, doitasunik edota zehaztasunik eza, eta webgunearen edo horretan eskaintzen diren zerbitzuen bidez eskuratu, igorri, zabaldu, gorde eta eskura jarri diren edukien akatsik eza.

b) Edukietan, sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan edo erabiltzaileen datuetan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo beste elementu batzuk egotea.  

c) Legeak, on-ustea, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege-oharra ez betetzea, webgunea behar ez bezala erabili delako.

Bereziki, eta eredugarri moduan, WEBaren JABEA ez da hirugarrenen jokaeren erantzule egingo, baldin eta jokaera horiek jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak, enpresen sekretuak, ohorerako eskubidea, norbere eta familiaren intimitaterako eskubidea eta norbere irudirako eskubidea eta lehia  desleialaren eta legez kontrako publizitatearen gaineko arautegia urratzen badituzte.

Era berean, WEBaren JABEAk, webgune  honetatik kanpo dauden eta gure web-arduradunak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizuna baztertzen du.

Webgune honetan agertzen diren esteken zeregina, bakar-bakarrik erabiltzaileari webgunearen edukiak gehitu ditzaketen beste iturrien berri ematea da.  

WEBaren JABEAk ez ditu estekatutako guneen funtzionamendua edo erabilerraztasuna bermatzen eta ez da horien erantzule egiten; ez du horiek bisitatzea iradokitzen edo gomendatzen edo horietara gonbidatzen; hortaz, ez da lortutako emaitzaren erantzule izango.

WEBaren JABEA ez da hirugarrenek ezartzen dituzten hiperesteken erantzule egingo.

4. PRIBATUTASUN POLITIKA

Zugandik informazioa lortu behar dugunean, beti zeuk, borondatez, ematea eskatuko dizugu.

Webguneak datuak biltzeko prestatu dituen inprimakien bidez edo beste modu batzuen bidez bildutako datuak, datu pertsonalen fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi  hori, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Nagusian dago behar bezala erregistratuta egongo dira, eta haren arduraduna , WEBaren JABEA da.  

Erakunde honek konfidentzialtasun osoz eta eskatutako zerbitzuak emateko xedearekin bakarrik tratatuko ditu datuak, Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999  Lege Organikoak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritako lege eta segurtasun berme guztiekin.

WEBaren JABEAk hitzematen du, zure berariazko baimenik gabe, ez dizkiela zure datuak hirugarrenei laga edo salduko eta ez dituela haiekin partekatuko.

Halaber, DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L. sozietateak datu horiek ezeztatu edo zuzenduko ditu okerrak edo osagabeak badira, edo horien xederako beharrezkoak edo egokiak ez badira, Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999  Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.  

Erabiltzaileak emandako baimena baliogabetu ahal izango du eta datuak eskuratu, zuzendu eta deuseztatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak egikaritu. Horretarako, idazkia bidali beharko du DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L. enpresaren helbidera: Txako Industrialdea 17, U Pabilioia - 48480 Arrigorriaga (Bizkaia).
Nor den adieraziko du, baita zein eskubide egikaritzen duen ere.

WEBaren  JABEAk bi segurtasun-maila hartzen ditu, 15/1999 Lege Organikoak eta gainerako arau aplikagarriak eskatzen dutenaren arabera.

Hala eta guztiz ere, bere gain ez du erantzukizunik hartuko hirugarrenek erabiltzailearen sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan edo fitxategietan eragin ditzaketen kalterengatik.  
WEBaren JABEAk cookie-ak erabili ahal izango ditu webguneko zerbitzuak ematen dituenean.  

Cookie-ak  erabiltzailearen terminalean dauden informazio pertsonala duten fitxategi fisikoak dira.

Erabiltzaileak programa  nabigatzailea konfiguratu ahal du, cookie artxiboak sor ez daitezen edo horietaz ohartaraz diezaion.

Gure webgunetik gure erakundekoak ez diren webguneetarako esteken bidez irtetea aukeratzen baduzu, WEBaren JABEA ez da webgune horien pribatutasun-politiken erantzule egingo, ezta horiek erabiltzailearen ordenagailuan gorde ditzaketen cookie-z ere.  

Posta elektronikoaz dugun politikaren xedea da, zuk eskatu dituzun jakinarazpenak bakarrik bidaltzea.

Mezu horiek posta elektronikoaren bidez jaso nahi ez badituzu, mezu horien bidez mezuak jasotzea ezeztatzeko eta horri uko egiteko eskubidea egikaritzeko aukera ematen dizugu, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen III. Tituluaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5. NOLA JOKATU, LEGEZ KONTRAKO JARDUERAK EGINEZ GERO  

Erabiltzaileren edo hirugarrenen batek, webgune honetako edo horren bidez eskura daitezkeen web-orrialdeetako edukiren bat edota jardueraren bat legez kontra erabiltzen direla uste badu, jakinarazpena bidaliko dio WEBaren JABEAri. Jakinarazpen horretan, nor den esango dio, ustezko urratzeak zehaztuko ditu eta berariaz eta bere ardurapean adieraziko du informazio hori zehatza dela.

WEBaren JABEAren webguneari dagokion auzi orori, Espainiako legeria aplikatuko zaio eta horien eskuduntza BIZKAIKO (Espainia) Epaitegi eta Auzitegiei egokituko zaie. 

6. ARGITALPENAK

Webgunearen bidez ematen den administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, arautegi, plan, xedapen orokor eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-ekintzak, eta haien egiazkotasun eta edukiaren fede argitaraturik bakarrik ematen da.

Webgune honetan eskuragai dagoen informazioa gida bezala baino ez da ulertu behar, eta ez du legezko baliorik.

GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO INPRIMAKIAK

Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa (LOPD) osorik betetzeko, datu pertsonalak biltzen dituzten harremanetarako inprimakietan, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) txosten juridiko baten arabera, bezeroak bere datuak idazten dituen harremanetarako inprimaki guztietan, aldez aurretik markatu gabe dagoen kontrol-lauki bat gehitu behar da Bidali botoiaren aurretik, Pribatutasun Politikarako esteka batez.  

Adibidez:

 

[ ] Pribatutasun Politika onartzen dut

Lauki hori markatuta ez badago, ezin izango da inprimakia bidali.

PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA

Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (LOPD) xedatutakoaren arabera, bezeroak/erabiltzaileak jarraian adierazitakoaren berri jaso du eta baimena ematen du bere datuak fitxategi batean sar daitezen. Fitxategi horren arduraduna DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L. sozietatea da eta fitxategia behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian,  bezeroari/erabiltzaileari eskatutako produktu eta zerbitzuen berri emateko, baita horien gaineko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko ere.  
Era berean, jakinarazten dizugu datu horiek eskuratu, zuzendu eta deuseztatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak egikaritu ahal dituzula.  Horretarako, idazkia bidali behar duzu DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L. enpresaren helbidera: Txako Industrialdea 17, U Pabilioia - 48480 Arrigorriaga (Bizkaia).  

Halaber, jakinarazten dizugu zuk eman dizkiguzun datuak ez zaizkiela hirugarrenei lagako edo jakinaraziko, ezta horiek gordetzeko ere.

 

 

COOKIE POLITIKA

Cookie bat, web-orrialde batean sartzean zure ordenagailuan behera kargatzen zaizun fitxategi bat da. Web-orrialde guztiek ez dituzte cookie-ak erabiltzen.  

Cookie-n erabileraren xedea da, bisitariaren ekipamendu informatikotik, horren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa pertsonalizatu, gorde eta berreskuratzea, eta batzuetan, erabiltzailea identifikatzea ere.

Erabiltzailearen nabigatzaileak uneko saioan bakarrik memorizatzen ditu disko gogorrean cookie-ak; espazio txikia okupatzen du memorian eta ordenagailuari ez dio kalterik egiten.  

Cookie-ek ez dute inolako berariazko informazio pertsonalik, eta gehienak nabigatzailearen saioa bukatzean ezabatzen dira disko gogorretik (saioko cookie-ak direlakoak).  

www.dyfsl.com-ek webguneak cookie  hauek instalatu ditu:


- Cookie teknikoak:
Erabiltzaileari web-orrialde, plataforma edo  aplikazio batean nabigatzeko aukera ematen diote,  baita  horietan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko ere, hala nola , datu-trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide murriztuko ataletan sartzea, eskari baten atalak gogoratzea, eskari baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena ematea, nabigatzen den bitartean segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.   

- Pertsonalizatzeko cookie-ak:
Hainbat irizpideren arabera, erabiltzailearen terminalean aurretik zehaztutako ezaugarri orokor batzuekin, esaterako,  hizkuntza, nabigatzaile-mota, zerbitzuaren eskualdeko konfigurazioa …, zerbitzua eskuratzeko aukera ematen diote erabiltzaileari.  

- Analisi cookie-ak:
Guk nahiz hirugarrenek tratatuta, aukera ematen dute erabiltzaile-kopurua kuantifikatzeko, eta horrela erabiltzaileen zerbitzuaren erabilera, estatistikoki neurtu eta aztertzen da.   
Horretarako, gure web-orrialdean haien nabigazioa aztertzen da, eskaintzen diegun produktu- edo zerbitzu-eskaintza hobetzearren.

- Publizitaterako cookie-ak :
Guk nahiz hirugarrenek tratatuta, aukera ematen dute  web-orrialdeko publizitate-guneak ahal den modurik eraginkorrenean kudeatzeko; iragarkiaren edukia eskatutako zerbitzuaren edukira edo gure web-orrialdearen zure erabilerara egokitzen da.
Horretarako, Interneteko zure nabigazio ohiturak azter ditzakegu, baita zure nabigazio-profilarekin loturiko publizitatea erakutsi ere.  

- Portaerazko publizitaterako cookie-ak:
Editoreak, eskatutako zerbitzua ematen den web-orrialde, aplikazio edo plataforma batean txertatu dituen publizitate-guneak ahal den modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute.

Erabiltzaileen nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez lortutako erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute cookie horiek, ondoren, erabiltzaileen profil zehatz bat garatu ahal izateko eta profil horren arabera mota bateko ala besteko publizitatea erakusteko.  

Hirugarrenen cookie-ak: www.dyfsl.com webguneak hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake, eta horiek, DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L. sozietatearen kontura, informazioa bilduko dute xede estatistikoekin, erabiltzaileak web-orrialde hau nola erabiltzen duen jakiteko, eta jarduerarekin eta Interneteko beste zerbitzu batzuekin loturiko beste zerbitzu batzuk emateko.

- Google Analytics:
Google, Inc. konpainiak ematen duen web-zerbitzu analitikoa da. (Google, Inc. konpainiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, Kalifornia 94043 (AEB)).

Zerbitzu horiek emateko, cookie-ak erabiltzen dituzte, informazioa biltzeko, erabiltzailearen IP helbidea ere , eta informazio hori Google-k igorri, tratatu eta gordeko du, Google.com webgunean zehaztutako baldintzen arabera.
Informazio hori hirugarrenei igorri ahal izango zaie, legeak aginduta edo hirugarrenek informazioa Google-ren kontura prozesatzen badute.

 

Google-ren Cookie Politika

Google-ren Pribatutasun Politika

- Facebook: Facebook-en Pribatutasun Politika

- Twitter: Twitter-en Pribatutasun Politika

- Linkedin: Linkedin-en Pribatutasun Politika

 

Cookie-ak kendu edo blokeatze

Erabiltzaileak berariaz onartzen du, gune honen erabiltze hutsagatik, aurrean adierazitako moduan eta xedeekin bildu den informazioa tratatzea.
Eta, era berean, onartzen du badakiela datu edo informazio horien tratamenduari uko egin ahal diola, hain zuen, nabigatzailean horretarako dagoen konfigurazioaren bitartez, cookie-n erabilerari uko eginez.
Gerta daiteke zure nabigatzailean cookie-ak blokeatzeko aukerak Webgunearen funtzionaltasun  guztiak osorik erabiltzea eragoztea.

Zure ekipamenduan instalatuta dauden cookie-ak utzi, blokeatu edo ken ditzakezu, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

 

- Chrome

- Explorer

- Firefox

- Safari