Txirbil harroketaren bidez, era guztietako piezak fabrikatzen ditugu, 3mm-tik 50mm-rainoko diametroekin barra zilindrikotik abiatuz, hexagonalak edo profil bereziekin.
Biribilkitik abiatuz, 0,5mm-tik 5mm-rainoko diametrodun piezak fabrikatzen ditugu. Mekanizatzen dugun gehienezko luzera 400mm ingurukoa da, hainbat materialetan.
Gainera, mekanizazio zentroen sailean pieza solteak fabrikatzen ditugu, 400x400mm-rainoko kapazitatearekin.
IT6 perdoiak lortzeko gai gara.
Bezeroek gero eta mekanizazio-gaitasun malguagoak eskatzen dizkigutela kontuan hartuta, gure fabrikazio multzoak 100 eta milioika unitate artean dabiltza.
Mekanizazioaz gain, eta bezeroen zehaztapenei jarraituz, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: tratamendu termikoak (Tenplaketa, , Iraoketa, Karbonitruraketa, Ilunketa, Sur-sulf, etab.), gainazalen tratamendua (Nikeleztaketa, Zinkeztaketa, Kromoztaketa, Deshidrogenatzea, Anodizatzea,…,) eta mihiztadura txikiak, besteak beste. Horiek guztiak, gure hornitzaile homologatuek egiten dituzte.