
Moldakortasuna
Era askotako baliabide teknologikoak ditugunez, piezen konplexutasun teknikoaren eta fabrikatu beharreko pieza-kopuruaren arabera, bezeroaren beharretara moldatzen gara, oso prezio lehiakorrean gainera.

Giza taldea
Arretaz hautatutako giza taldea daukagu, goi-mailako prestakuntzaz jantzita eta balioaniztuna dena. Lankidetzako eta talde-laneko giroan lan egiten duena, etengabe hobetzeko eta bezeroa pozik uzteko konpromiso sendoarekin.
Tailerreko taldearen goi-mailako prestakuntza eta balio-aniztasuna direla eta, egunean makina- aldaketa asko egin ditzakegu.

Ekoizpen baliabideak
Teknologiarik aurreratuena daukagu, eta horri esker, konplexutasun tekniko handiko piezak egin ditzakegu.

Kalitatea
Decoletaje y Fijación S.L. enpresaren kalitatea kudeatzeko sistema, ISO 9001:2008 arauetan oinarritzen da eta horren arabera ziurtatzen da.
Gure prozesuen fidagarritasuna, azken teknologiako makinez egindako prozesuen kontroletan oinarritzen da.
Bezeroekin soinez soin lan egiten dugu, euren itxaropenak hobetzeko, fabrikazio-prozesuak gogotik aztertzen. Horiek optimizatu eta are eta lehiakorragoak izan daitezen.
30 urte inguruko esperientzia dugu Dekoletaje arloan. Hori dela eta, aipatutako arloan ezagutza tekniko sendoak ditugu, eta horiei esker, erronka berriei arrakasta osoarekin aurre egin diezaiekegu.